Joxemi Zumalabe Fundazioaren fase berria aurkeztuko dute bihar

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko martxoaren 16a

Joxemi Zumalabe Fundazioak fase berria eta beste proiektu bat aurkeztuko ditu bihar, Putzuzulon, 18:00etatik aurrera. Horretarako egitarau bete-betea prestatu dute. Besteak beste, Herri mugimendua. Pentsa dezagun gurea solasaldia egingo dute, eragileen iritziak jaso, eta eztabaidatzeko. Jakinarazi dutenez, ekimen horren helburua ez da «ondorio handietara» heltzea izango, proposamenak rukatzea baizik. Solasaldia «gustagarria» izan dadin, herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte antolatzaileek. Solasaldiaren ostean aurkeztuko dute fundazioaren proiektu berria. Horretarako, askotariko euskarriz baliatuko dira, zuzeneko musikaz, antzerkiaz eta ikus entzunezkoez, esaterako. Aurkezpen ekitaldia amaitzeko, Napoka Iria eta Willis Drummond taldeen emanaldiak izango dira. 1996tik martxan Euskal Herrian «bestelako jendarte eredu baten alde lanean» ari diren herri mugimenduak laguntzea du fundazioak helburu;  Euskal Herriko herri ekimen, talde eta mugimenduek egiten duten ekarpen sozial eta politikoa ikustarazi, sendotu eta merezi duten aitormena ematea, alegia. 1996an hasi zuen ibilbidea, eta askotariko ekimenak antolatu ordutik. Informazio gehiago eskuratu nahi duenak www.joxemizumalabe.org webgunea bisita dezake.   Egitaraua Aurkezpen ekitaldia 18:00. Ongi etorria. 18:30. Herri mugimendua. Pentsa dezagun gurea kafe tertulia. Helburua herri mugimenduetako kideekin hausnarketak eta iritziak elkar-trukatzea da, besteak beste. 20:00. Proiektu berriaren aurkezpena. Zuzeneko musika, antzerki, bideo, hitzartze eta bestelakoen bitartez, fundazioaren egungo ikuspegia aurkeztuko dute. 21:00. Pikoteo-afaria. Barazkiekin egindako janaria eskainiko dute gaztetxe inguruan [...]

Joxemi Zumalabe Fundazioak fase berria eta beste proiektu bat aurkeztuko ditu bihar, Putzuzulon, 18:00etatik aurrera. Horretarako egitarau bete-betea prestatu dute. Besteak beste, Herri mugimendua. Pentsa dezagun gurea solasaldia egingo dute, eragileen iritziak jaso, eta eztabaidatzeko. Jakinarazi dutenez, ekimen horren helburua ez da «ondorio handietara» heltzea izango, proposamenak rukatzea baizik. Solasaldia «gustagarria» izan dadin, herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte antolatzaileek.

Solasaldiaren ostean aurkeztuko dute fundazioaren proiektu berria. Horretarako, askotariko euskarriz baliatuko dira, zuzeneko musikaz, antzerkiaz eta ikus entzunezkoez, esaterako. Aurkezpen ekitaldia amaitzeko, Napoka Iria eta Willis Drummond taldeen emanaldiak izango dira.

1996tik martxan
Euskal Herrian «bestelako jendarte eredu baten alde lanean» ari diren herri mugimenduak laguntzea du fundazioak helburu;  Euskal Herriko herri ekimen, talde eta mugimenduek egiten duten ekarpen sozial eta politikoa ikustarazi, sendotu eta merezi duten aitormena ematea, alegia. 1996an hasi zuen ibilbidea, eta askotariko ekimenak antolatu ordutik. Informazio gehiago eskuratu nahi duenak www.joxemizumalabe.org webgunea bisita dezake.

 

Egitaraua
Aurkezpen ekitaldia
18:00. Ongi etorria.
18:30. Herri mugimendua. Pentsa dezagun gurea kafe tertulia. Helburua herri mugimenduetako kideekin hausnarketak eta iritziak elkar-trukatzea da, besteak beste.
20:00. Proiektu berriaren aurkezpena. Zuzeneko musika, antzerki, bideo, hitzartze eta bestelakoen bitartez, fundazioaren egungo ikuspegia aurkeztuko dute.
21:00. Pikoteo-afaria. Barazkiekin egindako janaria eskainiko dute gaztetxe inguruan sortutako kooperatibak, doan eta guztien aukerak errespetatuz.
22:30. Napoka Iria eta Willis Drummond taldeen kontzertuak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide