Hiri hondakinen gainean eztabaidatu dute politikariek jendearen aurrean. Bergarako Zabalotegi aretoa bete egin zen hiri hondakinen gainean eztabaidatzeko. Bertan izan ziren bost alderdi politikotako ordezkariak: Juan Carlos Alduntzin (Bildu), Maria Eugenia Arrizabalaga (EAJ), Denis Itsaso (PSE-EE), Rebeka Ubera (Aralar) eta Mikel Izagirre (Ezker Anitza). Bakoitzaren proposamenak entzun ahal izan dute bertaratuek eta eztabaida sutsua izan da une batzuetan.