UROLA KOSTAKO HITZA egunkariak Zumaiako Udalarekin elkarlanean aritzeko akordioa sinatu du gaur goizean, Baleike Zumaiako herri aldizkariarekin batera; akordioak legealdia amaitu bitartean iraungo du. Hitzarmen honekin, Zumaiako Udalak azpimarratu du euskarazko komunikabideen aldeko "apustua" egin duela, eta herri ekimenetik sortutako komunikabideekin duen "konpromisoa" berretsi duela adierazi du. Udalak kominikabide horiek "euskararen normalizazioa bidean tresna garrantzitsutzat" jotzen ditu. Hori hala, "une zailetan ahal den neurrian" laguntzen jarraituko duela adierazi du.