Getariako Gure Txeru elkarteak mendi irteera bat antolatu du iganderako. Askizurako joan-etorria izango da plana, goizeko hamarretan Getariako plazatik abiatuta. Getaria- Eitzaga-Zingira-Garate gaina- Askizu -Getaria izango da ibilbidea, zehazki.
Askizun hamaiketakoa eskainiko zaie goiz buelta egitera animatzen diren guziei. Ez dago izena aurrez eman beharrik; hala jakinarazi dute antolatzaileek.