Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan den igandean jokatu zuten Espainiako Zakur Leren Txapelketako bigarren zatia, Baqueira Bereten (Herrialde Katalanak), eta lehia Andoni Azpillaga Banana azpeitiarrak (Vitaldent) irabazi zuen.
Txakur leren lasterketa joan den larunbatean hasi zen, eta igandean bukatu. Lehenengo eguneko proban oso parekatuta ibili ziren parte-hartzaileak, eta igandeko proba hasi aurretik dena edo ia dena erabakitzeko zegoen.
[Uztarria.com] Mugagabeko zakur leren proba irabazi du Andoni Azpillaga azpeitiarrak. Azpillagak Herrialde Katalanetako federazioarekin hartu du parte Espainiako Txapelketan. Hori dela eta, mugagabeko zakur leren mailan Espainiako txapelduna da.
Joan den hilaren bukaeran ere lasterketa bat edo beste irabazi zuen azpeitiar musher-ak. Otsailaren 26an, maila nagusian, Azpillaga Kiko Vallespi eta Mian Armengol kataluniarrek baino azkarragoa izan zen ibilbidea egiten. Vallespik irabazi zuen proba, ordea, puntu gehiago lortuta.Armengol heldu zen bigarren postuan (32 segundora); eta hirugarrena Azpillaga izan zen (bi minututara).