Bihar dira osatzekoak azken txostena akusazioko zein defentsako abokatuak

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko martxoaren 15a

Atzo ere zarauztar talde bat izan zen Donostiako Justizia Jauregiko Adingabeen Epaitegiaren kanpoaldean, Amaia Azkueren senitartekoei elkartasuna adierazte aldera. Hogei bat lagun bildu ziren guztira, Justizia Amaiarentzako eskatuz. Besteak beste, Orokieta Herri Eskolako Guraso elkartekoak eta Zarauzko Udaleko bi zinegotzi gerturatu ziren bertara, Andoni Ibarguren eta Mariana Aranburu. Horiez gain, Azpeitiako Bilduk ere «une gogor hauetan» Azkueren familiari eta lagunei «elkartasuna, samina eta babesa» adierazi diete, eta kasua «lehenbailehen» argitzeko eskatu, ohar baten bidez. Halako gertaerak «herrian onartezinak» direla nabarmendu du: «Berriro horrelakorik gerta ez dadin beharrezko neurriak hartzeko konpromisoa hartzen dugu». Horrekin batera, herritarrei etzi, Azkueren hilketaren urteurrenean, Azpeitian egingo duten elkarretaratzera bertaratzeko dei egin die. 19:30ean izango da plazan, Urola Kostako Koordinadora Feministak deituta. Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian ere izango dira elkarretaratzeak ostiralean. Getarian 20:00etan izango da, udaletxearen aurrean; Orion  20:30ean herriko plazan; Zumaian  19:30ean, Magnoliopean eta Zarautzen 19:00etan udaletxeko plazan. Bihar, txostenak Atzo egin zuten Getarian bizi zen oriotarraren hilketaren inguruko epaiketaren hirugarren saioa, goizez zein arratsaldez. Akusatuaren lekukoek deklaratuko zuten, tartean, azpeitiar gaztearen neskalagunak. «Normaltasunez» egin zuten saioa, aurreko egunetan defentsako abokatu Miguel Castellsek iragarri zuen moduan. Akusazioko eta defentsako abokatuak bihar dira txostena osatzekoak, eta epaiketa astelehenean amaituko dela aurreikusi dute. Guztira, zortzi froga [...]

Lagunen elkarretaratzea

‘Justizia Amaiarentzako’ eskatuz elkarretaratzea egin zuten atzo Azkueren gertuko lagunek, Donostian (Argazkia: Amaia Ventas)

Atzo ere zarauztar talde bat izan zen Donostiako Justizia Jauregiko Adingabeen Epaitegiaren kanpoaldean, Amaia Azkueren senitartekoei elkartasuna adierazte aldera. Hogei bat lagun bildu ziren guztira, Justizia Amaiarentzako eskatuz. Besteak beste, Orokieta Herri Eskolako Guraso elkartekoak eta Zarauzko Udaleko bi zinegotzi gerturatu ziren bertara, Andoni Ibarguren eta Mariana Aranburu.

Horiez gain, Azpeitiako Bilduk ere «une gogor hauetan» Azkueren familiari eta lagunei «elkartasuna, samina eta babesa» adierazi diete, eta kasua «lehenbailehen» argitzeko eskatu, ohar baten bidez. Halako gertaerak «herrian onartezinak» direla nabarmendu du: «Berriro horrelakorik gerta ez dadin beharrezko neurriak hartzeko konpromisoa hartzen dugu». Horrekin batera, herritarrei etzi, Azkueren hilketaren urteurrenean, Azpeitian egingo duten elkarretaratzera bertaratzeko dei egin die. 19:30ean izango da plazan, Urola Kostako Koordinadora Feministak deituta. Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian ere izango dira elkarretaratzeak ostiralean. Getarian 20:00etan izango da, udaletxearen aurrean; Orion  20:30ean herriko plazan; Zumaian  19:30ean, Magnoliopean eta Zarautzen 19:00etan udaletxeko plazan.

Bihar, txostenak
Atzo egin zuten Getarian bizi zen oriotarraren hilketaren inguruko epaiketaren hirugarren saioa, goizez zein arratsaldez. Akusatuaren lekukoek deklaratuko zuten, tartean, azpeitiar gaztearen neskalagunak. «Normaltasunez» egin zuten saioa, aurreko egunetan defentsako abokatu Miguel Castellsek iragarri zuen moduan. Akusazioko eta defentsako abokatuak bihar dira txostena osatzekoak, eta epaiketa astelehenean amaituko dela aurreikusi dute. Guztira, zortzi froga aurkeztu dituzte; horietako bat, gorpuaren autopsia, izango da epaiketako froga nagusia.
Astelehenean hasi zuten 2011ko martxoaren 16an Azpeitiko Ibai Eder urtegian hilik aurkitu zuten emakumearen inguruko epaiketa. Lehenbiziko egunean deklaratu zuen akusatuak, eta errugabea dela adierazi zuen, bigarren deklarazioan esandakoa berretsiz. Lehenengoa pasa den abuztuaren 17an egin zuen, bere burua entregatu zuenean. Hilabete batzuk geroago, aldiz, atzera bota zuen esandakoa, eta beste pertsona bati egotzi zion hilketa.

Bilbo-Behobia autobidean Zarautz parean dauden kamerek jasotakoak, ordea, bigarren deklarazioa gezurtatzen du. El Diario Vasco egunkariak kaleratutakoaren arabera, pertsona bakarra zihoan autoan handik igaro zenean, eta ez bi lagun.

Haren abokatu Ioanes Labaienek «errugabetasunerako eskubidea» duela nabarmendu zuen herenegun, «kontrakoa frogatu arte». Egun horretan bertan deklaratu zuten Azkueren alargunak, hilotza aurkitu zutenek eta biktimarekin kafea hartu zuten lagunek, besteak beste.
Epaiketa ateak itxita egiten ari dira, epailearen aginduz. Hilketa egotzi dioten azpeitiarra ustez delitua egin zuenean adin txikikoa zenez, haren intimitatea babeste aldera hartu du erabakia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide