Lopetegik irabazi ditu Aiako azken idi-probak

Karkara.eus 2012ko martxoaren 14a

BBK sarirako puntuagarriak dira Aiako probalekuan jokatutako demak

Martxoaren 9tik 12ra jokatu dira Aiako probalekuan BBK sarirako puntuagarriak diren idi-probak. 12 bikote aritu ziren azken saioak eta honako puntuazioak lortu zituzten:

Iñaki Lope...

  1. Iñaki Lopetegi  54 plaza eta 2.35 metro
  2. Soarte 46 plaza eta 6 zinta  
  3. Telleria 44 plaza, 6 zinta eta 1.47 metro
  4. Mendipe 43 plaza, 2 zinta eta 1.47 metro
  5. Bixkiak 41 plaza, 3 zinta eta 1.74 metro
  6. Urkaitxiki 41plaza
  7. Laski 40 plaza, 7 zinta eta 1.95 metro
  8. Ixidro Erretegia 40 plaza eta 2.40 metro
  9. Erreten 39 plaza, 6zinta eta 0.87 metro
  10. Artasoro 39 plaza, 4 zinta eta 0.38 metro
  11. Goieta Taberna 34plaza
  12. Gabriel 32 plaza

Aia Idi probakBestalde, hainbat urtetan, Arrate irratian, herri kirolei buruzko berriak zabaldu dituen Ziriako Ortiz de Zaratek agur esan zien Aiako probalekura gerturatu zirenei. Izan ere, aurki bere orain arteko lanak utziko dituela adierazi zuen eta bertaratutakoek ere txalo zaparrada batekin agurtu zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide