BIDEO BITXIA: Basurdea igerian, itsasoaren erdian

Baleike 2012ko martxoaren 14a

Aspaldiko pasadizorik xelebreenetako bat gertatu zitzaien atzo goizean Zumaiatik arrantzara aterarako bi laguni: itsasoaren erdian, kostaldetik pare bat itsas miliara, igerian zihoan basurde batekin egin zuten topo Urberu erretegiko Iban Isasak eta Jox...

Aspaldiko pasadizorik xelebreenetako bat gertatu zitzaien atzo goizean Zumaiatik arrantzara aterarako bi laguni: itsasoaren erdian, kostaldetik pare bat itsas miliara, igerian zihoan basurde batekin egin zuten topo Urberu erretegiko Iban Isasak eta Joxe Angel Osa lagunak. "Hasieran kalderoi baten burua iruditu zitzaidan", esan digu Ibanek. "Lagunak ezetz, txakurra zela; baina gerturatu ginenean ikusi genuen igerian zihoan basurdea zela".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide