Azken hilabeteotan 13 bizikleta baino ez dira egon erabilgarri Mugi zerbitzuan, gainontzekoak hautsita agertu zirelako. Udalak beste 20 bizikleta berri gehitzea erabaki du, udaberria gainean, "erabiltzaileei zerbitzu osoagoa emateko". Bide batez, Udalak gogorarazi du zerbitzuari erabilera egokia ematen ez dionak zigorra izango duela, ordenantza berriak jasotzen duenez.