Langileei jakinarazi diete martxoaren 28an kalera doazela, "arrazoi ekonomiko eta antolaketakoak" argudiatuta. Lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko kalte-ordaina ordainduko die enpresak. ELA sindikatuko ordezkari Zigor Gazpio ziur dago hotelak ez dituela ateak itxiko, eta langile berriak kontratatuko dituela, lan baldintza eskasagoetan.