Akusatuaren neskalagunak deklaratuko du gaur

Zarauzko Hitza 2012ko martxoaren 14a

Hasi da Amaia Azkueren hilketaren inguruko epaiketaren hirugarren eguneko saioa. Gaur akusatuaren lekukoek deklaratuko dute, tartean, azpeitiar gaztearen neskalagunak.

Auzipetua, orain arte bezala, ertzain autoan eraman dute Donostiako Justizia Jauregi...

Hasi da Amaia Azkueren hilketaren inguruko epaiketaren hirugarren eguneko saioa. Gaur akusatuaren lekukoek deklaratuko dute, tartean, azpeitiar gaztearen neskalagunak.

Auzipetua, orain arte bezala, ertzain autoan eraman dute Donostiako Justizia Jauregira. Auzipetuaren anaia Ioanes Labaien defentsa abokatuarekin batera sartu da. Eta barruan dira, baita ere, Azkueren familiakoak eta haien abokatu Miguel Castells.

Auzitegiaren atarian, azken egunotan bezala, Justizia Amaiarentzako!!! pankarta eskuan dutela, 20 bat lagun daude.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide