Autopsia izango da epaiketako froga nagusia

Zarauzko Hitza 2012ko martxoaren 13a

Autopsia izango da Amaia Azkueren hilketaren inguruko epaiketako froga nagusia. Hala azaldu du azkuetarren abokatu Miguel Castellsek. Haren arabera, zortzi froga aurkeztuko dira prozesuan. Era berean, abokatuak ostiralean direla txostena egitekoak adie...

Autopsia izango da Amaia Azkueren hilketaren inguruko epaiketako froga nagusia. Hala azaldu du azkuetarren abokatu Miguel Castellsek. Haren arabera, zortzi froga aurkeztuko dira prozesuan. Era berean, abokatuak ostiralean direla txostena egitekoak adierazi du. Epaiketa astelehenean amaituko delakoan da.
Dagoeneko deklaratu dute 66 lekukoetatik 18k. Gaur, besteak beste, biktimaren alarguna, Azkue hil zuten egunean Zarautzen harekin kafea hartu zuena eta gorpua Ibai Eder urtegian topatu zutenak igaro dira epailearen aurretik. Bihar ere lekukoen txanda izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide