Angula zaharrak askatu dituzte Orian, ibaia birpopulatzeko asmoz

Ane Olaizola 2012ko martxoaren 14a

Azti-Tecnalia zentro teknologikoak Oria ibaia angula zaharrez birpopulatzeko «formula berriak» probatzeko egitasmoa jarri du martxan. Horren baitan, bi hilabetez gizentzen izan dituzten angulak askatu dituzte Oria ibaiaren arroan. Azti-Tecnaliak jakinarazi du «arrantza elektrikoa» egingo duela aldian behin; hau da, angulen biziraupena, ugaritasuna, hazkundea eta dispertsio tasak aztertuko dituzte, eta aurreko formulekin alderatuko dituzte egungo datuak. Behin emaitzak eskuartean dituztenean, ikerketa zentroak adierazi du proposamenak bidaliko dizkiotela Gipuzkoako Foru Aldundiari eta eta Uraren Euskal Agentziari. Horrez gain, Oriako «biomasa» eta «gizakiaren eragina» ikertuko du erakundeak. Beraz, «arrantza modu jasangarrian kudeatzeko» proposamenak aurkeztuko dituzte. Azti-Tecnaliak adierazi du azken hamarkadetan aingiraren populazioak «gainbehera» izan duela. Egun,espeziea «desagertuta» zegoen Oriako hiru puntutan askatu dituzte angulak, angula zaharrak eta aingirak. Leku bakoitzean, formula jakin bat erabili du erakundeak. Egitasmoa angula berreskuratzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko ibai-aingira kudeatzeko planean ezarrita dauden «kontserbazio-helburuak» sustatzeko asmoz hasi zuten proiektua,  iazko maiatzean. Horren baitan, angulak birpopulatzeko moduak alderatuko dituzte. Angula zaharrak askatzea da aztergai duten eratako bat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide