
"Errugabetasunerako eskubidea du, kontrakoa frogatu arte", aldarrikatu du Ioanes Labaien abokatuak, auzipetuari erreferentzia eginez. Hala, orain arteko mututasuna hautsi du defentsa abokatuak.
Goizeko saioa oraintxe bukatu da, eta 15:00etan jarraituko du. Lekukoek deklaratzen jarraituko dute.
Amaia Azkueren senarrak deklaratu du jada, eta orain beste lekuko bat dago epailearen aurrean, Donostiako Adingabeen Auzitegian. Abokatuak epaileak espero baino azkarrago ari dira lekukoei galderak egiten, eta horregatik egin dute, esaterako, hiru ordu laurdeneko atsedenaldia; beste lekukoak justizia jauregira iritsi ez zirelako, hitzordua geroago zutelako. Familiaren abokatuak, Miguel Castellsek azaldu du hori.

Hori baino ez du adierazi, ordea. Akusatuak atzo egindako deklarazioen harira, ezin duela adierazpenik egin azaldu du abokatuak, orain arteko jarrerari eutsiz. Bere burua errugabetzat jo zuen auzipetuak bere burua atzo.