"Botere harremanak direla eta gertatu den indarkeria sexistaren kasu bat da"

Urola Kostako Hitza 2012ko martxoaren 13a

Urola Kostako Koordinadora Feministako kideek atzo (astelehena) arratsaldean agerraldia egin zuten Azpeitiko Emakumeen Txokoan, Amaia Azkue "indarkeria sexistaren ondorioz eraila" izan zela nabarmendu dute, "gure ustez botere harremanak direla eta gertatu den indarkeria sexistaren kasu bat da". Hala, "samina, elkartasun eta babes osoa" azaldu die Amaia Azkueren familiarteari eta lagunei. Ostiralean, martxoaren 16an, mobilizatzera deitu dituzte herritarrak Orion (20:30ean, herriko plazan), Zarautzen (19:00etan, udaletxeko plazan), Getarian (20:00etan, udaletxearen aurrean), Zumaian (19:30ean, magnoliopean) eta Azpeitian (19:30ean, herriko plazan).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide