Errugabetzat jo du bere burua Amaia Azkueren hilketagatik auzipetuak

Zarauzko Hitza 2012ko martxoaren 12a

Amaia Azkueren hilketagatik epaitzen ari diren gazte azpeitiarrak errugabea dela adierazi du gaur, EFEk jakinarazi duenez. “Auziko iturriei” egin die erreferentzia berri agentziak. Horrela, akusatuak berretsi egin du bere bigarren deklarazi...

Amaia Azkueren hilketagatik epaitzen ari diren gazte azpeitiarrak errugabea dela adierazi du gaur, EFEk jakinarazi duenez. “Auziko iturriei” egin die erreferentzia berri agentziak. Horrela, akusatuak berretsi egin du bere bigarren deklarazioa. Lehenengoa abuztuaren 17an egin zuen, Gipuzkoako Fiskaltzara jo eta bere burua erruduntzat jo zuenean. Hilabete batzuk geroago, ordea, atzera bota zuen esandakoa, eta beste pertsona bati egotzi zion hilketa.

Epaiketa gaur goizeko bederatzietan hasi dute, Donostiako Adingabeen Auzitegian, ateak itxita. 42 kazetarik jarraitu dute kasua, baina justizia jauregitik kanpo. Barrura sartzea debekatuta zuten, hilketa gertatu zenean adin txikikoa zelako, eta, beraz, adin txikikoen legearen arabera epaitzen ari direlako. Akusatuak berak deklaratu du goizean, eta arratsaldeko saioan, berriz, gaia ikertu duten bi ertzainek.

Bihar jarraituko du epaiketak. Amaia Azkueren senarrak eta Nuarbeko Ibai Eder urtegian gorpua aurkitu zutenek deklaratuko dute, besteak beste.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide