Amaia Azkue auziaren kronologia

Urola Kostako Hitza 2012ko martxoaren 13a

2011ko martxoaren 16a. -Amaia Azkue 2011ko martxoaren 16ko eguerdian ikusi zuten azkenekoz bizirik. Haren senarrak desagerpenaren berri eman, eta egun berean aurkitu zuten haren gorpua. Herritar batzuek aurkitu zuten Azpeitiko Ibaieder urtegian, 17:15 inguruan. Eskuak eta hankak lotuta zituen eta indarkeria zantzuak. -Azkueren kreditu txartelarekin 300 euro atera zituzten Azpeitiko kutxazain batetik. 2011ko martxoaren 17a. -Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak baieztatu zuen Azkue bortizki hil zutela. Buruan zein aurpegian kolpe gogorrak zituen, eta Ertzaintzaren arabera, ziurrenik horien eraginez hil zen. -Zarauzko Udalak hilketa gaitzetsi zuen ohar bidez. -Azkueren kontutik diru gehiago ateratzen saiatu ziren, oraingoan Zarauzko kutxazain batetik. 2011ko martxoaren 18a. Azkueren autoa aurkitu zuten Azpeitiko Loiola auzoan. 2011ko martxoaren 19a. -Ehunka lagunek hilketa salatzeko elkarretaratze isila egin zuten Orion. Azkueren senitartekoek jasotako elkartasuna eskertu zuten orduan. Besteak beste Orioko alkate Jon Redondok, Zarauzko alkate Jon Urienek, eta Getariako alkateorde Antonio Arrutik hartu zuten parte protestan. 2011ko martxoaren 22a. -Ehunka lagunek Azkueri azken agurra eman zioten bere jaioterrian, Orion. -Hilketaren arrazoi nagusia lapurreta izan zitekeela adierazi zuen Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak. Hala ere, «ikerketa eta hipotesi guztiak zabalik» zeudela gaineratu zuen. 2011ko abuztuaren 17a. -Azpeitiko 17 urteko gazte batek hartu zuen bere gain hilketa. Bere burua aurkeztu zuen Donostiako Adingabeen Auzitegian. Bezperan, galdeketa egin zion Ertzaintzak. Azkueri eskuak lotzeko baliatutako lokarriek eraman zituzten ertzainak gaztearengana. Lokarriok zein zapatila modelorenak ziren ikertu zuten, eta modelo hori erosi zutenak aztertu zituen ondoren. Beste hainbat laguni ere egin zion galdeketa Ertzaintzak. 2011ko abuztuaren 18a. Gazteak hilketarekin zerikusia izan zuela baieztatu zuten DNA frogek eta hatz marka batek. Adingabea izanik, Zumarragako adingabeen kartzelara bidali zuten, epaiketa hasi bitartean. 2012ko urtarrila. -Azkue hiltzeaz akusatutakoak tzera bota zituen hasieran egindako deklarazioak, eta ukatu egin zuen hura hil izana. Berak eskatuta egindako bigarrengo deklarazioan gazteak adierazi zuen beste pertsona batek hil zuela Azkue, baina ez zuen haren nortasuna argitu; gazteak esan zuen ez zuela ezagutzen pertsona hori. -Akusatuaren abokatuak bere bezeroaren kontrako prozesua artxibatzeko eskatu zuen, eta ikerketarekin jarraitzeko; eskaerak akusatuak bere errugabetasuna aldarrikatu ondoren egin zituen abokatuak. 2012ko martxoaren 7a. Amaia Azkue hiltzeaz akusatutako gaztearen kontrako epaiketa martxoaren 12an hasiko zela jakinarazi zuten. Azkueren senideek eta Fiskaltzak hamar urteko kartzela zigorra eta bost urteko zaintzapeko askatasuna eskatu zuten akusatuarentzat. Hilketaren unean adingabea zenez, jaso lezakeen zigor handiena da hori. Fiskalak egotzi dion delitu nagusia hilketarena da. Horrez gain, beldurrarazte bidezko lapurretagatik, ibilgailua lapurtzeagatik eta bideko segurtasunaren aurkako delituengatik ere ari dira epaitzen. p2012ko martxoaren 8a. Zarauzko Udalak dei egin zien komunikabideei «arduraz jokatzeko», kasuaren sentsibilitateaz eta larritasunaz jabeturik ,eta sor dezakeen ikusminaz jakitun.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide