Duela minutu gutxi amaitu da Amaia Azkueren hilketaren inguruko epaiketaren arratsaldeko saioa. Goizeko saioan bezala, bi aldeetako abokatuek ez dute deklaraziorik egin. Kasua aztertu zuten bi ertzainek deklaratu dute bertan. Bihar jarraituko du epaiketak eta Amaia Azkueren senarra eta haren gorpua Azpeitiako Nuarbe auzoan dagoen Ibai Eder urtegian aurkitu zutenak dira deklaratzekoak, besteak beste.
Irudian: Amaia Azkueren familia auzitegira sartzen, hainbat lagun elkarretaratzea egiten ari den bitartean.