Amaia Azkue gogoratzeko elkarretaratzea egingo dute ostiralean

Onintza Lete Arrieta 2012ko martxoaren 12a

2011ko martxoaren 16an hil zuten Amaia Azkue Getariako bizilaguna, eta hilketaren lehen urteurrenean gogoan izango dute eskualdeko hainbat herritan. Getarian, esaterako, 20:00etan bilduko dira udaletxe aurrean. Indarkeria sexistarik ez, Amaia Azkue gogoan lelopean antolatu du protesta Urola Kostako Koordinadora Feministak.  Azpeitian 19:30ean izango da elkarretaratzea plazan; Orion 20:00etan plazan; Zumaian 19:30ean Magnoliopean; eta Zarautzen 19:00etan udaletxe aurrean. Gaur goizean hasi da Azkue hiltzeaz akusatutako gazte azpeitiarraren kontrako epaiketa. Adingabeen legearen arabera ari dira epaitzen eta, horregatik, epaiketa itxia izango da eta ezingo da epaiketari buruzko informaziorik zabaldu.

Elkarretaratzeak iragartzeko kartela

Eskualdeko bost herritan gogoratuko dute ostiralean Amaia Azkue

2011ko martxoaren 16an hil zuten Amaia Azkue Getariako bizilaguna, eta hilketaren lehen urteurrenean gogoan izango dute eskualdeko hainbat herritan. Getarian, esaterako, 20:00etan bilduko dira udaletxe aurrean. Indarkeria sexistarik ez, Amaia Azkue gogoan lelopean antolatu du protesta Urola Kostako Koordinadora Feministak.  Azpeitian 19:30ean izango da elkarretaratzea plazan; Orion 20:00etan plazan; Zumaian 19:30ean Magnoliopean; eta Zarautzen 19:00etan udaletxe aurrean. Gaur goizean hasi da Azkue hiltzeaz akusatutako gazte azpeitiarraren kontrako epaiketa. Adingabeen legearen arabera ari dira epaitzen eta, horregatik, epaiketa itxia izango da eta ezingo da epaiketari buruzko informaziorik zabaldu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide