Amaia Azkueren hilketaren inguruko epaiketaren arratsaldeko saioa hasteko 20 minutu baino falta ez denean, lagun talde batek protesta hasi du Donostiako Justizia Jauregiaren aurrean. Justizia Amaiarentzat!!! dioen pankarta dute eskuetan. Ez dute zehaztu nahi izan nork antolatu duen elkarretaratzea.
Jada sartu dira auzitegira akusatuaren anaia, eta haren abokatu Ioanes Labaien.