Zurekinek, Zarauzko Ostalarien Elkarteak, I. Pintxo Astea antolatu du. Gaurtik ostiralera bitartean, herriko 12 tabernatan pintxoa eta edaria 2 eurotan eskainiko dute. Eta berezia izango da pintxoa, ondoren lehiaketa batean hartuko baitute parte. Horien artetik asteko pintxo onena aukeratuko dute larunbatean, Kale Nagusian (eguraldi txarra eginez gero, azokan). Bi sari emango dituzte: epaimahaiaren saria eta herritarren saria.
Bezeroek gustukoa duten pintxoaren aldeko botoa eman ahalko dute Zurekinen Facebook orrialdean (http://www.facebook.com/Zurekinelkartea). Modu horretan erabakiko dute herritarren saria. Eta parte-hartzaileen artean bi lagunentzako afari bat zozkatuko du elkarteak.
Epaimahaiak Kale Nagusira gerturatzen direnen aurrean emango du, 11:00etatik 13:00etara. Lukas Gourmet-en eskutik gazta eta ardo dastaketa izango da bertan.
Kantabriko, Euskalduna, Txiki Polit, Itxas-Lur, Itsaso, Iruña, Basarri, Euromar, Zazpi, Egoki, Arguiñano eta Salegi tabernek hartuko dute parte ekimenean.