Amaia Azkueren hilketaren kasuan akusatuak deklaratu du goizeko saioan

Urola Kostako Hitza 2012ko martxoaren 12a

Amaia Amaia Azkueren hilketaren inguruko epaiketa hasi da gaur, eta amaitu da goizeko saioa. 16:30ean jarraituko du epaiketak, eta bi ertzainek deklaratuko dute orduan. Goizeko saioaren ondoren akusatuaren abokatuak ez du adierazpenik egin, baina bai Azkueren familiarenak. "Zoritxarrez, ezin dugu epaiketan esandakoak jakinarazi", esan du Miguel Castellsek. Epaiketa ateak irekita egiteko eskatu zuen berak, "kasuak sortutako interesagatik eta herritarren artean dagoen kezkagatik". Epaileak ateak itxita egitea erabaki duenez, "erabakia errespetatu" eta daturik eta informaziorik ez duela emango gaineratu du. Goizeko saioa "normaltasun osoz" egin dutela baino ez du azaldu, eta akusatuak deklaratu duela baieztatu du. Azkenik, Amaia Azkueren familiak oraindik   "sufrimendua eta mina" sentitzen dituela gogorarazi du. 1. Irudian: Amaia Azkueren senideak epaitegira heltzen. 2. Irudian: Amaia Azkueren senideak epaitegira iristen. 3. Irudian: akusatua ertzain autoan epaitegira heltzen. Irudian: Manuel Castells, Amaia Azkueren familiaren abokatua, auzitegira iristen. 5. Irudian: Ioanes Labayen defentsa abokatua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide