Hainbat herritar bildu da ohi Kantu Jiran parte hartzeko. Lege Zaharren enparantzan ekin diote kantuari, 12:00etan,eta hiruzpalau abesti kantatu ostean –besteak beste, Xalbadorren heriotza–, herriko kaleetan barrena abiatu dira, trikitilariak lagun zituztela. Miren Fernandez abeslaria izan dute zuzendari egitasmoan.
