Martxoaren 8ko ekitaldien baitan, Sorginak taldeak eta Bilgune Feministak manifestazioa egin dute, Aldaketa feminista ezinbestean lelopean. 12:00etan abiatzekoak ziren Lege Zaharren enparantzatik, baina Kantu Jirakoek aurrea hartu diete, eta hauen kantaldiaren ondoren, ordu laurden geroago ekin diote ekitaldiari. Bandera moreak eskuetan, emakumeen eskubideen aldeko aldarriak egin dituzte, eta bidean Euskal Herriko Bilgune Feministaren egunkaria banatu diete herritarrei. Manifestazioaren ondoren, poteoa egiten ari dira batukadaren erritmopean, eta, jarraian, emakum bazkaria egingo dute Arrano elkartean.
