‘Txuri’-ren kaleratzearen aldeko taldeak batzarra egingo du asteartean

Zarauzko Hitza 2012ko martxoaren 9a

Jose Mari Perez Txuri preso zarauztarra kaleratzearen aldeko taldea sortu dute Zarautzen. Hainbat herritarrek hari aplikatu zaizkion “salbuespeneko neurriekin behin betiko amaitu” eta Txuri herrian izan dadin dinamika berria abiatzea “lehentasunezko auzitzat” jo dute. Lan talde irekia denez, herritar guztien partaidetza ezinbestekoa izango da. Ildo horretatik, datorren asteartean, hilak 13an, egingo duten lehenbiziko batzarrera azaltzeko eskatu diote zarauztar orori. ZKE ren egoitzan egingo dute, Musika Plazan, 19:00ak aldera. Bestalde, bertaratzeko aukerarik ez dutenek izango dute proposamenak egiteko aukera. Horretarako, zarauzkoherrira@gmail.com helbidearen bitartez jarri daiteke lantaldearekin harremanetan. ‘Txuri’-ren urtebetetzea Martxoaren 21a Txuri-ren urtebetetze eguna denez, Iraitz Gesalaga Tximasi egingo dioten ongietorriaren ostean, igandean argazkia aterako dute bertaratzen duten guztiekn.  

Jose Mari Perez Txuri preso zarauztarra kaleratzearen aldeko taldea sortu dute Zarautzen. Hainbat herritarrek hari aplikatu zaizkion “salbuespeneko neurriekin behin betiko amaitu” eta Txuri herrian izan dadin dinamika berria abiatzea “lehentasunezko auzitzat” jo dute. Lan talde irekia denez, herritar guztien partaidetza ezinbestekoa izango da. Ildo horretatik, datorren asteartean, hilak 13an, egingo duten lehenbiziko batzarrera azaltzeko eskatu diote zarauztar orori. ZKE ren egoitzan egingo dute, Musika Plazan, 19:00ak aldera.

Bestalde, bertaratzeko aukerarik ez dutenek izango dute proposamenak egiteko aukera. Horretarako, zarauzkoherrira@gmail.com helbidearen bitartez jarri daiteke lantaldearekin harremanetan.

‘Txuri’-ren urtebetetzea

Martxoaren 21a Txuri-ren urtebetetze eguna denez, Iraitz Gesalaga Tximasi egingo dioten ongietorriaren ostean, igandean argazkia aterako dute bertaratzen duten guztiekn.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide