Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaian eta Gipuzkoan oro har hondakinekin dugun arazoa ez da berria. Azken asteotan, hilabeteotan eta urteotan asko hitz egin da hondakinen kudeaketaren inguruan, eta azken asteotan pil-pilean dagoen gaia da. Hori dela eta, Zumaiako Udal Gobernuak, he...
Zumaian eta Gipuzkoan oro har hondakinekin dugun arazoa ez da berria. Azken asteotan, hilabeteotan eta urteotan asko hitz egin da hondakinen kudeaketaren inguruan, eta azken asteotan pil-pilean dagoen gaia da. Hori dela eta, Zumaiako Udal Gobernuak, herritar guztiei jakinarazi nahi die Zero Zabor politikaren aldeko jarrera sendoa duela. Filosofia horren alde egoteaz gain, gainera, gure herrian Zero Zabor politikak aurrera eramateko aktiboki ari gara lanean. Gure egiten dugu ‘murriztu, berrerabili eta birziklatu' filosofia, eta herritarren artean filosofia hori indartzeko eta errotzeko inbertituko ditugu indarrak.