Aldarrikatu eta ospatu, biak bat

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko martxoaren 9a

Ospatzekoa baino, aldarrikatzeko eguna da Emakumeen Nazioarteko Eguna. Berdintasunaren alde, askotariko ekimenak izan ziren hala atzo Urola Kostan. Azpeitian ikasle talde batek elkarretaratzea egin zuen Sanjuandegiko biribilgunean, Eraldaketa feminista Euskal Herrian lelopean. Arratsaldean ere lelo hori aldarrikatuz elkartu ziren herriko plazan. Gozatzeko tartea ere izan zuten azpeitiarrek; emakumeen afaria eginez amaitu zuten eguna. Getarian norberak aukeratutako formatuan egin ahal izan zituzten aldarrikapenak, Mikrofonoa libre, hitza zurea ekimenaren baitan. Orion Antonia’s line filma ikusi ostean, mahai ingurua egin zuten eta Zarautzen Prest Gaude antzezlana izan zen ikusgai iluntzean.   Datozen egunetarako ekitaldiak, herriz herri azpeitia Martxoak 9, gaur.  22:30ean Orkatzen, kontzertua. Taldeak: Hutsa eta Arrutiko Intxaurrak. Gaur bitartean izango da ikusgai argazki erakusketa Emakumeen Txokoan, 16:30etik 20:00etara. Martxoak 10, bihar. -10:00etan, Emakumeen Txokoan Autodefentsa Txokoa. -21:00etan, gaztetxean, Txotx Feminista eta erromeria. Martxoak 11, igandea.   -19:00etan, gaztetxean, antzerkia. Antzezlana Sarean zintzilikatua, Edurne Agirrezabalak egina. zarautz Martxoak 9, gaur. -18:30ean Artea eta emakumea mahai ingurua, Zuhar Iruretagoiena artistarekin eta Maite Bastos aktorearekin, Ispilu Arte galerian. Sorginak taldeak eta Bilgune Feministak antolatuta. -22:30ean, Sorgin Gaua gaztetxean. Sorginak taldeak eta Bilgune Feministak antolatuta. Martxoak 10, bihar. -12:00ean, Aldaketa feminista ezinbestean manifestazioa udaletxe plazatik abiatuta. Ondoren, pintxo poteoa. Sorginak taldeak eta Bilgune Feministak antolatuta. -14:30ean, emakume bazkaria Arrano elkartean. Txartelak Arrano eta Eguzki tabernetan eta Garoa liburudendan eskura daitezke. Sorginak taldeak eta Bilgune Feministak antolatuta. Martxoak 13, asteartea. Emakumeak Francoren espetxeetan zineforuma, Maria Gonzalezekin. Debekatuta dago oroitzea dokumentalaren emanaldia eta solasaldia. Euskaraz izango da, Lizardi antzokian. Zarauzko Udaleko Parekidetasun Sailak antolatuta. Martxoak 14, asteazkena. - 17:30ean, Filomena musugorri, Errege eta beste ipuin batzuk ipuin kontaketa, Sanz Enea liburutegian. Euskaraz izango da, Bost eta sei urte bitarteko haurrei zuzenduta, Maite Frankoren eskutik. Zarauzko Udaleko Parekidetasun Sailak antolatuta. - 19:00etan, Zergatik ote?  ipuin kontaketa, Sanz Enea liburutegin. Euskaraz izango da, helduei zuzenduta eta Maite Frankoren eskutik. Zarauzko Udaleko Parekidetasun Sailak antolatuta. Martxoak 15, osteguna.   Krisiaren aurrean alternatiba feministak mahai ingurua, gaztetxean 19:00etan. Sorginak taldeak eta Bilgune Feministak antolatuta. Martxoak 16, ostirala. - Indarkeria sexistarik ez! Amaia Azkue gogoan elkarretaratzea, udaletxe atarian, 19:00etan. Sorginak taldeak eta Bilgune Feministak antolatuta. - 20:00etan, Itziar Zigak bere liburu Sexual Herria aurkeztuko du, Garoa liburudendan. Sorginak taldeak eta Bilgune Feministak antolatuta. Martxoaren 25a bitartean.  Emakumeen Egunaren harira egindako kartel lehiaketako lanen erakusketa izango da ikusgai, Torre Luzean 18:00etatik 20:00etara. Martxoak 30, ostirala. - 19:30ean, Mari Luz Estebanek Critica del pensamiento amoroso liburua aurkeztuko du, Garoa liburudendan. Sorginak taldeak eta Bilgune Feministak antolatuta. - 22:00etan, Lucky Malic norvegiarren kontzertua, gaztetxean. Putzuzulok antolatuta. zumaia Martxoak 9, gaur. Carrera de obstaculos antzezlana, Aita Mari zineman, 22:00etan. Gaztelaniaz izango da antzerki saioa. Martxoak 15, osteguna.  Familia berdintasunean I tailerra, 18:30ean, Alondegian. Agipaseko aditu bat izango da hizlaria eta  saioa euskaraz egingo dute. Martxoak 22, osteguna.  Familia berdintasunean tailerraren bigarren saioa, 18:30ean, Alondegian. Agipaseko aditu bat izango da hizlaria eta saioa euskaraz egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide