'Haizea eta sustraiak' filma izango da ikusgai datorren ostiralean

Urola Kostako Hitza 2012ko martxoaren 9a

ZUGA Zumaiako Gazte Asanbladak antolatuta eta Zumaiako Udalak babestuta, Haizea eta sustraiak luzemetraia izango da ikusgai datorren ostiralean, hilak 16. Argia emanaldiak ekimenaren baitan eskainiko dute filma, Torreberri Gaztetxean 22:15ean. Hala, Jon Paredes Manot Txiki-ren bizitzaren bidez, frankismoaren azken fusilamenduetan murgilduko da ikuslea; oraindik bizirik dirauten testigantzak eta historia ezagutuko ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide