Musika saioa izango da gaur, 22:00etatik aurrera Torreberri Gaztetxean. Poesia eta musika uztartzen dituen Hankautsik taldeak emango dio hasiera saio bikoitzari. Jarraian Napoka Iria bikotearen kantak entzun ahal izango dira. Bikote honek 'Lehertarazi edifizioak' izeneko lehenengo diskoa atera berri du Bonberenea zigiluarekin. Jarraian entzun dezakezue beraien kantu bat.