Ekainberrin Kobazuloen III. Eguna ospatu dute

Zestoako Hitza 2012ko martxoaren 8a

Joan den igandean, martxoaren 4an, Ekainberrin Kobazuloen III. Eguna ospatu zuten, Mugarik Gabeko Lurpea taldearen ekimenez. Egun horretarako erreplikara bisita bereziak eta historiaurreko bizimoduaren erakustaldiak antolatu zituzten. Besteak beste, sua nola egiten zuten eta nola ehizatzen eta margotzen zuten ikusteko aukera izan zuten erakustaldietan parte hartu zutenek. Mugarik Gabeko Lurpea taldea Ekainberriz gainera, Sorginen Kobak (Zugarramurdi), Urdazubiko leizeak, Sarako leizeak, Pozalaguako kobak, Koben kobak, Mendukilo kobak eta Arrikrutz-Oñatiko kobak osatzen dute. 2008an sortu zuten taldea. Lurpeko ondarea ezagutzera emateko helburuarekin ari da taldea lanean.

Joan den igandean, martxoaren 4an, Ekainberrin Kobazuloen III. Eguna ospatu zuten, Mugarik Gabeko Lurpea taldearen ekimenez. Egun horretarako erreplikara bisita bereziak eta historiaurreko bizimoduaren erakustaldiak antolatu zituzten. Besteak beste, sua nola egiten zuten eta nola ehizatzen eta margotzen zuten ikusteko aukera izan zuten erakustaldietan parte hartu zutenek.
Mugarik Gabeko Lurpea taldea Ekainberriz gainera, Sorginen Kobak (Zugarramurdi), Urdazubiko leizeak, Sarako leizeak, Pozalaguako kobak, Koben kobak, Mendukilo kobak eta Arrikrutz-Oñatiko kobak osatzen dute. 2008an sortu zuten taldea. Lurpeko ondarea ezagutzera emateko helburuarekin ari da taldea lanean.

Ekainberrin Kobazuloen Eguna

Ekainberrin Kobazuloen III. Eguna

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide