Zinema komertziala
Zinemazale bezala ez nago batere ados Zarauzko kultura zinegotziak esaten duenean: Zarautzen zinema komertzial eskaintza amaitu dela. Zergatik? Zein da arazoa? Herritarren beharra da gure herrian zinema mota guztiak ikusteko aukera izatea, baita zinema komertziala ere. Zergatik joan behar dugu orain herritarrok (haurrak eta helduak) merkatal gune batera pelikula bat ikusi nahi badugu. Herrian bertan dugunean zine areto bat pantaila handi batekin. 80. hamarkadan Zarauzko udalak laguntza kendu eta zinema ez komertziala(zine forum) pantaila handian ikusteko aukerarik gabe gelditu ginen herrian. Eta orain berriz zine komertzialik gabe. Ezin ahal dira uztartu pentsatuta dauden ekimenak eta zinema komertziala? Herrian daukaguna aprobetxatu dezagun, planifikazio on bat eginda zinema mota guztientzat dago tokia Modeloko pantailan.
Juan Ramon Markaide. Zarautz