Udalak hedabideei arduraz jokatzeko eskatu die, Amaia Azkueren hilketaren epaiketa dela-eta

Zarauzko Hitza 2012ko martxoaren 8a

Zarauzko Udalak Amaia Azkueren hilketaren kasua argitzeko epaiketa astelehenean hasiko dela-eta:

-Kasua ahal bezain azkar argitzea eta justizia egitea espero du.

-Azkue familiak Zarauzko Udala ondoan izango du, orain artean bezala, epaiketan zehar eta ...

Zarauzko Udalak Amaia Azkueren hilketaren kasua argitzeko epaiketa astelehenean hasiko dela-eta:

-Kasua ahal bezain azkar argitzea eta justizia egitea espero du.

-Azkue familiak Zarauzko Udala ondoan izango du, orain artean bezala, epaiketan zehar eta ondoren, edonolako laguntza eskaini edota prozesuan sostengu izateko.

-Udal ordezkariak, kasua daramaten Ertzaintzako arduradunekin harreman zuzenetan egon ziren bezala, familiaren abokatuarekin ere harremanetan daude, epaiketari buruzko edozein xehetasunen berri izateko.

-Udalak, kasuaren sentsibilitateaz eta larritasunaz jabeturik, eta sortu den ikusminaz jakitun, hedabideei dei egiten die, arduraz joka dezaten gai hau jorratzerakoan.

-Lehen puntuan adierazi bezala, garrantzitsuena, astelehenetik aurrera Amaia Azkueren hilketarekin gertatu zena argitu eta justizia egitea da. Udalak bere prestutasun eta borondate osoa du horretarako eta Azkue familiaren ondoan egongo da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide