Hamabost urtetik gora darama Harribilek Orioko dantza zaletasuna sustatzen. Orion egiten dituzten ekitaldiez gain, kanpoan ere egiten dituzte, eta beren burua aurkezte aldera sareko txoko berria ireki dute.
Dantzarien argazkiak, bideoak, ikuskizunen informazioa… eta beste hainbat gauza biltzen dira webgunean. Harribilen orrialdea ikusteko, hemen klik egin besterik ez duzue.