Astronomia izango da hizpide astelehenetik aurrera

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko martxoaren 8a

Urtero legez, Arkamurka Natur Elkarteak Astronomia Astea antolatu du, Zarauzko Udalaren laguntzarekin. Datorren astelehenetik ostirala bitartean, espazio zabalaren inguruko hainbat hitzaldi eskainiko dute gaian adituek, elkartearen egoitzan 20:15etik aurrera. Ekimenari hasiera ezinhobea emate aldera, Ander Souza izango da asteleheneko gonbidatua. Astronomia, ¿Y eso que es? hitzaldia eskainiko du Arkamurka taldeko kideak. Hala, unibertsoan zehar ibilaldia egingo du, «ulertzen ez dena ulertarazteko» asmoarekin. Zerua gauez behatzen hasi nahi duten herritarrei zuzenduta egongo da saioa, batik bat. Asteartean, berriz, Fisikan lizentzitu eta Ilatargi Astronomia taldeko Manu Arregik Armstrong ilargian? Espazioko lehiaren abentura hitzaldia emango du. Bertan, ilargira heltzeko estatubatuarren eta errusiarren artean sortu zen lehiaz ariko da Arregi eta, Armstrong eta Aldrinez gain, beste hamar gizonek ere ilargia zapaldu zutela gogoratuko du. Neutroniaren abiadura, Einsteinen porrota? hitzaldia eskainiko du asteazkenean Arkamurkako kide Iñigo Elorzak. Ginebran egindako esperimentu baten bidez ondorioztatu da neutronioaren abiadura argiarena baino azkarragoa dela, eta  horrek fisikan izan ditzakeen ondorioak azalduko ditu Elorzak. Energiaz ariko da, berriz, Iruñako Planetorioko astrofisikari Fernando Jauregi, Astronomia Astearen baitako azken aurreko saioan, ostegunean. Gizakiak erabiltzen dituen askotariko energien inguruan azalpenak emango ditu, horien jatorriaz eta beste hainbat kontuez. Azken saioan, ostiralean, hitzordu berezia izango dute herritarrek; izan ere, gaueko behaketa egiteko aukera izango [...]

ilargia

Ilargira heltzeko estatubatuarren eta errusiarren arteko lehiaz ariko da Manu Arregi fisikan lizentziatua, asteartean

Urtero legez, Arkamurka Natur Elkarteak Astronomia Astea antolatu du, Zarauzko Udalaren laguntzarekin. Datorren astelehenetik ostirala bitartean, espazio zabalaren inguruko hainbat hitzaldi eskainiko dute gaian adituek, elkartearen egoitzan 20:15etik aurrera.

Ekimenari hasiera ezinhobea emate aldera, Ander Souza izango da asteleheneko gonbidatua. Astronomia, ¿Y eso que es? hitzaldia eskainiko du Arkamurka taldeko kideak. Hala, unibertsoan zehar ibilaldia egingo du, «ulertzen ez dena ulertarazteko» asmoarekin. Zerua gauez behatzen hasi nahi duten herritarrei zuzenduta egongo da saioa, batik bat.

Asteartean, berriz, Fisikan lizentzitu eta Ilatargi Astronomia taldeko Manu Arregik Armstrong ilargian? Espazioko lehiaren abentura hitzaldia emango du. Bertan, ilargira heltzeko estatubatuarren eta errusiarren artean sortu zen lehiaz ariko da Arregi eta, Armstrong eta Aldrinez gain, beste hamar gizonek ere ilargia zapaldu zutela gogoratuko du.

Neutroniaren abiadura, Einsteinen porrota? hitzaldia eskainiko du asteazkenean Arkamurkako kide Iñigo Elorzak. Ginebran egindako esperimentu baten bidez ondorioztatu da neutronioaren abiadura argiarena baino azkarragoa dela, eta  horrek fisikan izan ditzakeen ondorioak azalduko ditu Elorzak.

Energiaz ariko da, berriz, Iruñako Planetorioko astrofisikari Fernando Jauregi, Astronomia Astearen baitako azken aurreko saioan, ostegunean. Gizakiak erabiltzen dituen askotariko energien inguruan azalpenak emango ditu, horien jatorriaz eta beste hainbat kontuez.

Azken saioan, ostiralean, hitzordu berezia izango dute herritarrek; izan ere, gaueko behaketa egiteko aukera izango dute Arkamurkako kideekin. Jardunaldien inguruko informazio zabalagoa eskuratu nahi duenak Arkamurka elkartearen webgunea bisitatu dezake, www.arkamurka.org helbidean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide