Getariako bertso jana izan zen EITBko Hitzetik hortzera saioko protagonistetako bat. Getariako Elkano jatetxekoek estreinako aldiz antolatu zuen bertso afarian 110 lagun baino gehiago batu ziren, bertako sukaldean prestatutako kutixiekin hasi eta bertso-jana egiteko ondoren. Amaia Agirre, Jon Maia eta Aitzol Barandiaran aritu ziren bertsotan. Gehienean librean jardun zuten baina Getariako bertso eskolakoek Jokin Egurbidek jarritako gaiei ere kantatu zieten. Bizia izan zen afaria hasieratik amaierara. Getariakoaz hitz egiteko gonbidatu dute Aitzol Barandiaran bertsolari ataundarra Hitzetik Hortzerako platora.