Aisialdi txabolak eta estalpeak arautzeko ordenantza osatu du Zarauzko Udalak

Zarauzko Hitza 2012ko martxoaren 6a

Aisiko nekazaritza eta abeltzaintza jardueretako txabolen eta estalpeen inguruko ordenantza onartu du Zarauzko Udalbatzak, behin behinekoz. Ordenantza horren bitartez, horien eraikitzea arautuko du Udalak, behin betikoz onartuz gero. Laborantzako tresnak eta lanabesak eta animalia txikiak—untxiak, oiloak eta antzerako abereak—gordetzeko behin behineko eraikuntza txikiok paisaiari ahalik eta eragin gutxien egin beharko diote, eta Udaleko zerbitzu teknikoek emandako irizpideen araberako gunean kokatu beharko dira. Lurbetetze handiegirik ez egiteko, bertako topografia aztertu eta behar diren neurri zuzentzaileak hartuko dira hala. Ildo horretatik, Udalak eraikinaren inguruan zuhaitzak landatzeko eska dezake, harek eragin dezaken begi-inpaktua aritzeko. Bestalde, azienda gobernatzeko edo baratzeak babesteko soilik egin ahalko da itxitura txabola edota estalpea dagoen lursailean. Itxitura hori, zurezkoa izango da, eta burdin herdoilgaitzezkosareekin, landareekin edota zurezko hesiekin estalita egongo da. Hori dela eta, debekatuta dago itxiturak aurrefabrikatutako blokeekin osatzea, ageriko hormigoizko hormatxoak eraikitzea edota sare metalikozko burdin hesiak jartzea. Lizentzia eskatu beharko da Horrez gain, txabola edo estalpea eraiki nahi dutenek Udalaren lizentzia lortu beharko dute horretarako. Lizentzia hori eskatzeko hainbat dokumentu aurkeztu beharko dira udaletxean. Txabolak jartzeko, lursailaren planoa eta horren jarduera mota, materialen deskripzioa eta aurrekontua biltzen dituzten dokumentuak eman beharko dira. Estalpeari dagokionez, Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko ziurtagiria erakutsi beharko da udaletxean, teknikari eskudunak sinatutako proiektuaz [...]

Aisiko nekazaritza eta abeltzaintza jardueretako txabolen eta estalpeen inguruko ordenantza onartu du Zarauzko Udalbatzak, behin behinekoz. Ordenantza horren bitartez, horien eraikitzea arautuko du Udalak, behin betikoz onartuz gero. Laborantzako tresnak eta lanabesak eta animalia txikiak—untxiak, oiloak eta antzerako abereak—gordetzeko behin behineko eraikuntza txikiok paisaiari ahalik eta eragin gutxien egin beharko diote, eta Udaleko zerbitzu teknikoek emandako irizpideen araberako gunean kokatu beharko dira. Lurbetetze handiegirik ez egiteko, bertako topografia aztertu eta behar diren neurri zuzentzaileak hartuko dira hala. Ildo horretatik, Udalak eraikinaren inguruan zuhaitzak landatzeko eska dezake, harek eragin dezaken begi-inpaktua aritzeko.
Bestalde, azienda gobernatzeko edo baratzeak babesteko soilik egin ahalko da itxitura txabola edota estalpea dagoen lursailean. Itxitura hori, zurezkoa izango da, eta burdin herdoilgaitzezkosareekin, landareekin edota zurezko hesiekin estalita egongo da. Hori dela eta, debekatuta dago itxiturak aurrefabrikatutako blokeekin osatzea, ageriko hormigoizko hormatxoak eraikitzea edota sare metalikozko burdin hesiak jartzea.
Lizentzia eskatu beharko da
Horrez gain, txabola edo estalpea eraiki nahi dutenek Udalaren lizentzia lortu beharko dute horretarako. Lizentzia hori eskatzeko hainbat dokumentu aurkeztu beharko dira udaletxean. Txabolak jartzeko, lursailaren planoa eta horren jarduera mota, materialen deskripzioa eta aurrekontua biltzen dituzten dokumentuak eman beharko dira. Estalpeari dagokionez, Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko ziurtagiria erakutsi beharko da udaletxean, teknikari eskudunak sinatutako proiektuaz gain. Lizentzia lortzeaz gain, sektoreko beste administrazio batzuen baimenak lortu beharko dira,kasuaren arabera.
Jakinarazi dutenez, dagokion erabilerari eutsi artean izango da indarreaneraikuntza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide