Orioko etxebizitza babestuen zozketarako onartuen zerrenda argitaratu du udalak

Urola Kostako Hitza 2012ko martxoaren 6a

Orioko Udalak 29 etxebizitza babestu zozkatuko ditu, eta zozketa horretan parte harte hartzeko onartu eta baztertu dituzten herritarren zerrenda argitaratu du. Hori hala izanik, dagoeneko erreklamazioak aurkezteko epea zabalik da, eta alegazioak aurkezteko azken eguna martxoaren 22a izango da. Udalak oraindik ez du zehaztu zozketa publikoa noiz egingo duen. Zozketatuko dituzten 29 etxebizitzetatik lau Txanka hondartza eremuan daude, eta udalak sustatutakoak dira; gainontzeko 25 etxebizitzak, berriz, Kale Nagusiko 29. zenbakian egiten aru dira, eta horiek sustapen pribatukoak dira. Behin behineko onartuen eta baztertuen zerrenda GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da; behin erreklamazioak aurkezteko epea amaitzen denean, Orioko Udalak behin betiko zerrenda plazaratuko du. Zerrenda eta iragarki osoa Orioko Udaleko www.oriora.com webgunetik deskargatu daiteke.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide