Erosketa berdearen inguruko hitzaldia, bihar

Zarauzko Hitza 2012ko martxoaren 6a

Kontsumobide prestakuntza zentroak erosketa berdeari buruzko prestakuntza saioa eskainiko du bihar, Salbatore Mitxelena Ikastolak antolatuta. Erosketaren irizpide ekologikoak: Erosketa berdea hitzaldia izango da hala, kiroldegiko bigarren solairuko ...

Kontsumobide prestakuntza zentroak erosketa berdeari buruzko prestakuntza saioa eskainiko du bihar, Salbatore Mitxelena Ikastolak antolatuta. Erosketaren irizpide ekologikoak: Erosketa berdea hitzaldia izango da hala, kiroldegiko bigarren solairuko aretoan, 17:30ean. Jakinarazi dutenez, programaren helburua gurasoei eta irakasleei erosteko irizpide berdeak helaraztea da. Jardunaldi teoriko-praktikoa izango da, euskaraz. Hala ere, gaztelaniaz informazioa eskuratu nahi izanez gero, Ikastolako idazkaritzan izango da eskuragarri.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide