Sanz Enea liburutegiak solasaldia antolatu du etzirako. Oraingoan, Jose Mari Perez Alvarezen Nembrot eleberria izango dute bertaratzen direnek hizpide. Solasaldia gaztelaniaz izango da, Jose Luis Canchoren gidaritzapean. 18:30ean hasiko dute saioa, eta ordu eta erdi inguruko iraupena izango du.