Bangassou Fundazioari buruzko hitzaldia, etzi

Zarauzko Hitza 2012ko martxoaren 6a

Bangassou Fundazioaren inguruko hitzaldia izango da etzi Udaberri egoitzan, 10:00etan. Afrika Erdiko Errepublikako herri horretan garapena bultzatu eta laguntzea du helburu aipatu fundazioak, eta horren inguruko informazioa helaraziko du Arantxa Urr...

Bangassou Fundazioaren inguruko hitzaldia izango da etzi Udaberri egoitzan, 10:00etan. Afrika Erdiko Errepublikako herri horretan garapena bultzatu eta laguntzea du helburu aipatu fundazioak, eta horren inguruko informazioa helaraziko du Arantxa Urresti hizlariak. Bertaratzen direnek bertako historia, egoera eta garapenerako hartutako neurriak ezagutuko dituzte. Astelehenean Helduen Eskolan eskainiko du hitzaldi bera Urrestik, 18:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide