Ikuslea bidaiari sentitzeko

Zarauzko Hitza 2012ko martxoaren 5a

1996ko azaroan Japoniara bidaia bat izeneko erakusketa aurkeztu zuen Julian Redondo argazkilari bizkaitarrak Photomuseumeko hormetan. Urte asko pasa da harrezkero, baina egilearen bidaiatzeko eta erretratatzeko zaletasunak ez dira bere horretan geratu. Orain, Mexikon egidako erreportajea dakar Argazki eta Zinema Museora, Hamar egun Mexikon izenburupean; gaur irekiko ditu ateak, eta apirilaren lehen egunera arte ikusi ahal izango da. Oraingo honetan, ordea, bestelako begirada bat aurkezten du, Japoniako erakusketa haren guztiz kontrajarria. Hala ere, «nire bidaiaren helburua bera izan da, bai Japonian bai Mexikon. Gurekiko oso ezberdinak diren bi kultura eta usadio idatzi nahi izan ditut argiarekin, hain zuzen ere», aditzera eman du Redondok. Hiriburua eta bere ingurua Duela urtebete —iazko martxoan, alegia— egin zuen bidaia. Kasualitatez izan zela nabarmendu du, gainera: «Lan arrazoiengatik Mexiko Hirian bizitzera joandako familiako bi kide ditut, eta haiengana joanda, egoera aprobetxatzea bururatu zitzaidan». Han ateratako argazki gehienak hiriburukoak bertakoak eta inguruko herrietakoak dira; besteak beste, Valle Bravokoak, Tolucakoak, Teotihuacangoak, Iztapalapakoak, Xoochimilcokoak, Tequisquiapanekoak eta Teotzotlanekoak. Hamar egunean erretratatu zuen guztia. «Hamar egun denbora gutxi da edozein herrialde ezagutzeko, eta are gutxiago Mexiko ezagutzeko. Kontuan izan behar da, ordea, argazkilaritzarako zaletasuna dudala, eta nire oporraldiak mugatuak direla». Egonaldia luzea izan ez bazen ere, herrialdearen esentzia modu ikusgarrian [...]


1996ko azaroan Japoniara bidaia bat izeneko erakusketa aurkeztu zuen Julian Redondo argazkilari bizkaitarrak Photomuseumeko hormetan. Urte asko pasa da harrezkero, baina egilearen bidaiatzeko eta erretratatzeko zaletasunak ez dira bere horretan geratu. Orain, Mexikon egidako erreportajea dakar Argazki eta Zinema Museora, Hamar egun Mexikon izenburupean; gaur irekiko ditu ateak, eta apirilaren lehen egunera arte ikusi ahal izango da.

Oraingo honetan, ordea, bestelako begirada bat aurkezten du, Japoniako erakusketa haren guztiz kontrajarria. Hala ere, «nire bidaiaren helburua bera izan da, bai Japonian bai Mexikon. Gurekiko oso ezberdinak diren bi kultura eta usadio idatzi nahi izan ditut argiarekin, hain zuzen ere», aditzera eman du Redondok.
Hiriburua eta bere ingurua

Duela urtebete —iazko martxoan, alegia— egin zuen bidaia. Kasualitatez izan zela nabarmendu du, gainera: «Lan arrazoiengatik Mexiko Hirian bizitzera joandako familiako bi kide ditut, eta haiengana joanda, egoera aprobetxatzea bururatu zitzaidan». Han ateratako argazki gehienak hiriburukoak bertakoak eta inguruko herrietakoak dira; besteak beste, Valle Bravokoak, Tolucakoak, Teotihuacangoak, Iztapalapakoak, Xoochimilcokoak, Tequisquiapanekoak eta Teotzotlanekoak. Hamar egunean erretratatu zuen guztia.
«Hamar egun denbora gutxi da edozein herrialde ezagutzeko, eta are gutxiago Mexiko ezagutzeko. Kontuan izan behar da, ordea, argazkilaritzarako zaletasuna dudala, eta nire oporraldiak mugatuak direla». Egonaldia luzea izan ez bazen ere, herrialdearen esentzia modu ikusgarrian jasotzeko gai izan da. Horren erakusle dira erakuketako 40 irudiak.
«Jendearen egunerokoa islatzen saiatzen naiz nire argazki guztietan; beti ere, kamerari begirako poseak ekidin nahian, adierazi du. Azken finean, argazkilariak berak hirugarren pertsonaia bat balitz bezala jokatzen du irudia eratzerakoan. Gisa horretan, gauzak diren bezala hartzen ahalegintzen da. «Nire helburua, irudien bitartez ikuslea ni egon nintzen tokira eramatea da».
Redondoren ibilbide fotografikoa zuri-beltzean oinarrituta dago batik bat, eta Hamar egun Mexikon erakusketak ere ezaugarri hori du. Hala ere, badira koloretako begiradak ere; besteak beste, mexikar kapelak, Guadalupeko ama birjinaren irudia, edo elizaren kanpokaldea. «Azken finean, banuen horretarako aitzakia, Mexiko oso hiri koloretsua baita».
Ondoren, Argazki Bilera
Argazkilari bizkaitarraren proposamenaren ondotik, Photomuseumek urteroko hitzorduari helduko dio Aste Santuan; Zarauzko Argazki Bilera egitasmoari, hain justu ere. Aurtengoa XIX. mostra izango da, eta herriko hainbat erakusketa aretotan banatuta, argazki askoren lana ezagutzeko aukera izango da.ê

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide