Mikel Larrañaga azpeitiarrak eta Eneko Otaño beizamarrak ez dute txapelik lortu Eusko Label Binakako Aizkolarien Txapelketako finalean.
Urrezkoen mailan Joseba Otaegik (Zizurkil) eta Unai Otañok (Ibarra) lortu dute txapela. Faboritoa zen bikotea, eta garaipena lortu zuten, aurreikusi bezala. Sei modalitatetan hamasei enbor moztu zituzten txapeldunek, 27:48 denbora eginez. Hala, Angel Arrospideri eta Ugaitz Mugertzari aurrea hartu zieten Tolosaldekoek. Bigarren hauek 29:34 denboran egin zuten lana.
Zilarrezkoen mailan aritu zen Mikel Larrañaga azpeitiarra, Aratz Mugertza mutrikuarrarekin. Bigarren postua lortu zuten hauek, 19:33 denbora eginda. Zilarrezkoen txapela Arkaitz Jauregi eta Juan Angel Zubiaga arabarrek irabazi zuten.
Eneko Otaño beizamarra, berriz, gaztetxoen mailan aritu zen lehian. Joxean Etxeberria nafarra izan zuen bikotekidea. Justu-justu, baina bigarren postuarekin konformatu behar izan zuten. Eneko Saralegi leitzarrak eta Julen Larrea barakaldoarrak segundo bakar bateko aldearekin txapela eskuratu baitzuten. Lehen bikoteak 13:17ko denbora egin zuen, eta bigarrenak 13:18koa. Hala, Otañok iaz irabazitako gazteen mailako aizkorako txapela galdu du aurten.
Binakako aizkolari txapelketa bukatu da, eta orain banakako lehia hasiko dute.