Ingelesa praktikatzeko aukera izango da bihar

Zarauzko Hitza 2012ko martxoaren 5a

Ingelesa eta frantsesa praktikatze aldera, Zarauzko Udaleko Hezkuntza Sailak kafe tertuliak antolatzen ditu astean bitan. Asteartean bilduko dira herritarrak ingelesez solasteko; ostegunetan, berriz, frantsesez mintzatzeko aukera izango dute zarauzt...

Ingelesa eta frantsesa praktikatze aldera, Zarauzko Udaleko Hezkuntza Sailak kafe tertuliak antolatzen ditu astean bitan. Asteartean bilduko dira herritarrak ingelesez solasteko; ostegunetan, berriz, frantsesez mintzatzeko aukera izango dute zarauztarrek. Ildo horretatik, bihar egingo dute ingelesezko saioa, Euskalduna tabernan, 17:00etatik 19:00etara . Ostegunean izango da frantsesez hitz egiteko aukera, ordu eta leku berean, kafe baten inguruan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide