Lehen Sorospen oinarrizko ezagutzak irakasten ari dira herriko ikastetxeetan

Zarauzko Hitza 2012ko martxoaren 5a

Zarauzko Gurutze Gorria eta Babes Zibilerako Zingira taldea, Zarauzko Udalaren laguntzarekin, Lehen Sorospenen oinarrizko ezagutzak irakasten ari dira herriko ikastetxe ezberdinetan. Bertako irakasle eta jangeletako zaintzaileei zuzenduriko ikastarotxo...

Zarauzko Gurutze Gorria eta Babes Zibilerako Zingira taldea, Zarauzko Udalaren laguntzarekin, Lehen Sorospenen oinarrizko ezagutzak irakasten ari dira herriko ikastetxe ezberdinetan. Bertako irakasle eta jangeletako zaintzaileei zuzenduriko ikastarotxoa da, gure haurrak eta gazteak ziurrago egon daitezen. Ikasturtea amaitu baino lehen, 90 irakasle eta arduradun baino gehiago izango dira ezagutza hauek izango dituztenak. Argazkian, Salbatore Mitxelena Ikastolako irakasleen talde bat ikus daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide