Urbieta nagusitu da Erniarraitz Sariketako lehen kanporaketan

Onintza Lete Arrieta 2012ko martxoaren 3a

Aitor Urbieta itziartarrak lortu du VI. Erniarraitz Sariketako finalerako lehen txartela. Atzo gauean jokatu zen bertsolaritza lehiaketako lehen kanporaketa, eta 335,5 puntu lortuta, berak eraman zuen Domusa saria. Bertsozale elkarteko Laxaro Azkunek HITZAri azaldu dionez, Azpeitiko Sanagustin kulturgunea "ia-ia osorik bete zen, 200 lagun baino gehiago elkartu zen eta giro ederra jarri zuten bertsolariek zein ikusleek". Bigarren postua Aimar Karrika auriztarrak lortu zuen 322,6 punturekin; hirugarrena Aitor Salegi zestoarrarentzat izan zen 306 punturekin; 300 puntu lortu zituen Mikel Artola alegiarrak; 287,5 puntu Josu Garate Txibilter azkoitiarrak; eta, azkenik, Ander Sorozabal gasteiztarrak 262 puntu eskuratu zituen. Martxoaren 9an izango da bigarren kanporaketa, Errezilgo Borondegi aretoan, 22:00etatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide