Aiako Lardizabal herri eskolako guraso elkarteak Talo Eguna antolatu du etzirako, iganderako. Hainbat ekitaldi izango dira, beraz, herritarren eta bisitarien gozagarri.
Arratsaldeko 16:30etan Angel magoak magia ikuskizuna eskainiko die haurrei kultur etxean. Ondoren, plazan bertan, eta eguraldi txarra eginez gero frontoian, txistorrezko nahiz txokolatezko taloak egongo dira dastagai, 2,5 euroan. Talo txartela duenak debalde jan ahalko du talo bat.
Eskolako gurasoak taloak egitera animatu dituzte. Prest daudenak, baserritarrez jantzita agertu besterik ez dute.