Bilduma iraunkorra aldatuko du Balentziaga museoak denboraldi berrirako

Getariako Hitza 2012ko martxoaren 2a

Aurtengo programazioa aurkeztu du Getariako Cristobal Balentziaga museoak. Alde batetik, aldaketa izango du ardatz. Izan ere, maiatzaren 2an egun erakusgai dauden jantziak erretiratuko dituzte, eta jostunaren beste 74 arropa jarri ikusgai, hilaren 18a...


Aurtengo programazioa aurkeztu du Getariako Cristobal Balentziaga museoak. Alde batetik, aldaketa izango du ardatz. Izan ere, maiatzaren 2an egun erakusgai dauden jantziak erretiratuko dituzte, eta jostunaren beste 74 arropa jarri ikusgai, hilaren 18an. “Bilduma aldatu egin behar dugu, jantziak nekatuta baitaude bederatzi hilabetez erakusketan egon ostean”, adierazi du museoko zuzendari Javier Gonzalez de Duranak. Beste ardatza, berriz, aldi baterako erakusketek osatuko dute. Bost egingo dituzte, Aldamar jauregian.

Aldi baterako lehen erakusketa martxoaren 16tik maiatzaren 27ra bitarteanegongo da ikusgai; Marrazkiaren dotorezia. Parisko kronika izenekoa, hain zuzen ere. Carlos Sáenz de Tejada (Tingis, 1897-Madril, 1958) artista abangoardistak Parisen 1930eko hamarkadan egindako 300 marrazki baino gehiago biltzen ditu bilduma horrek; hala nola Txinako tintaz egindako irudiak, akuarelak eta gouacheak, guztiak ere modarekin lotuta.

Bestelako jarduerak ere eskainiko ditu zentroak; hala nola, zinema zikloak, jardunaldiak, tailerrak,  udako ikastaroak eta kontzertuak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide