
Zelai hoteleko langileek manifestazioa egin dute gaur eguerdian, ELA sindikatuko hainbat ordezkariren babesarekin. Langileak kaleratzeko espedientea aurkeztu du enpresak, negozioa itxiko duela argudiatuta, baina langileen eta ordezkari sindikalen susmoa da kaleratzeen ondoren beste langile batzuk kontratatuko dituztela, "askoz baldintza eskasagoetan". "Lege berriaren ondorioa da; enpresak kaleratze espedientea aurkez dezake eta orain langileak dira epaitegian helegitea aurkeztu behar dutenak".