Azken egunetako albisteek eman dute zer esanik herrian, eta atez atekoaren inguruko iritzi ugari entzuten ari garen honetan, informazio gehiago behar dela garbi ikusi dugu. Mamuak, beldurrak, susmo txarrak, denak uxatu nahi ditugu, eta horretarako bideo hau ikustera gonbidatzen zaituztegu. Politika alde batera utzi eta eguneroko ekintza xume bezain garrantzitsu baten berri ematen digute herritarrek. Gauzak beren lekuan jarri eta pixka bat lasaitzeko balio badezake, gu gustura. Bideoan ikus dezakezue Oiartzungo herritarren esperientzia atez ateko sistemarekin.