Rock jaialdiarekin abiatuko dute Udaberri Fest, martxoaren 31n

Zarauzko Hitza 2012ko martxoaren 2a

Hasiera ezinhobea emango diote aurten ere Udaberri Festi. Zurekin Zarauzko Ostalarien elkarteak antolatuta, rock jaialdia izango da martxoaren 31n, Munoako karpan. Bizardunak, Gatibu, Txarrena, Vendetta, Skandalue Electrotxaranga, Tiktara, eta Egurra eta Kitto talde euskaldunak igoko dira taula gainera. Horiez gain, Kataluniako Bongo Botrakok ere girotuko du arratsaldea. 17:00etan hasiko dituzte emanaldiak. Zurekin elkarteak iaz antolatu zuen lehenbiziko aldiz Udaberri Fest jaialdia, udaberria girotze aldera. Aurten ere bide beretik jarraitu dute, «Zarautz musikari eta kulturari dagokionez Euskal Herriko plazarik garrantzitsuenetarikoa bilakatzeko asmoarekin», hain zuzen. Ildo horretatik, formatu handiko hainbat ekitaldi prestatu dute, martxoaren 31tik maiatzaren 26a bitartean. Hala, Urratsa ikuskizuna eskainiko da apirilaren 28an , Igor Yebra dantzariarekin, Korrontzi musika taldearekin eta Oinkari dantza taldearekin. Musika eta dantza uztartuz, galduezineko ikuskizuna izango da udal kiroldegian. Bi egun geroago, maiatzaren 30ean, Soziedad Alkoholika gasteiztarren eta The Brutal eta Ihes Naiz zarauztarren txanda izango da. Horiek ere giro ezinhobea sortuko dute kiroldegian, 22:30etik aurrera. Udaberri Festi amaiera borobila emateko, izen handiako artista bat gonbidatu dute: Rosario Flores. Maiatzaren 26an emango du kontzertua; aurrez, Vanpopel taldea izango da kiroldegiko oholtza gainean, 22:30etik aurrera. Sarreren salmenta Interesa dutenek kutxa.net plataformaren bidez edota 943-00 12 00 telefonora deituta eskura ditzake kontzertuotarako txartelak, aurrez. Horrez gain, [...]


Hasiera ezinhobea emango diote aurten ere Udaberri Festi. Zurekin Zarauzko Ostalarien elkarteak antolatuta, rock jaialdia izango da martxoaren 31n, Munoako karpan. Bizardunak, Gatibu, Txarrena, Vendetta, Skandalue Electrotxaranga, Tiktara, eta Egurra eta Kitto talde euskaldunak igoko dira taula gainera. Horiez gain, Kataluniako Bongo Botrakok ere girotuko du arratsaldea. 17:00etan hasiko dituzte emanaldiak.
Zurekin elkarteak iaz antolatu zuen lehenbiziko aldiz Udaberri Fest jaialdia, udaberria girotze aldera. Aurten ere bide beretik jarraitu dute, «Zarautz musikari eta kulturari dagokionez Euskal Herriko plazarik garrantzitsuenetarikoa bilakatzeko asmoarekin», hain zuzen. Ildo horretatik, formatu handiko hainbat ekitaldi prestatu dute, martxoaren 31tik maiatzaren 26a bitartean. Hala, Urratsa ikuskizuna eskainiko da apirilaren 28an , Igor Yebra dantzariarekin, Korrontzi musika taldearekin eta Oinkari dantza taldearekin. Musika eta dantza uztartuz, galduezineko ikuskizuna izango da udal kiroldegian.
Bi egun geroago, maiatzaren 30ean, Soziedad Alkoholika gasteiztarren eta The Brutal eta Ihes Naiz zarauztarren txanda izango da. Horiek ere giro ezinhobea sortuko dute kiroldegian, 22:30etik aurrera.
Udaberri Festi amaiera borobila emateko, izen handiako artista bat gonbidatu dute: Rosario
Flores. Maiatzaren 26an emango du kontzertua; aurrez, Vanpopel taldea izango da kiroldegiko
oholtza gainean, 22:30etik aurrera.
Sarreren salmenta
Interesa dutenek kutxa.net plataformaren bidez edota 943-00 12 00 telefonora deituta eskura ditzake kontzertuotarako txartelak, aurrez. Horrez gain, Zarauzko ohiko tabernetan ere erosi ahalko dira. Jakinarazi dutenez, sarrerak merkeago izango dira aurrez. Hala ere, egunean bertan ere leihatilan eskuratu ahalko dira.
Ildo horretatik, martxoaren 31ko jaialdirako sarrera bakoitzak 18 euroko kostua izango du aurrez erosiz gero; leihatilan
20 euro ordaindu beharko da. Urratsa ikuskizunerako sarrerak, berriz, 18 euroan erosi ahalko dira egunean bertan; 16 euro kostako dira aurrez erosita. Apirilaren 30eko kontzertuetara joan nahi dutenek 17 euro ordaindu beharko dituzte aurrez eta 19 euro lehiatilan. Rosario Floresen emanaldirako sarrerak 28 eurotan
salduko dituzte leihatilan;
aurrez erosten dituztenek, berriz, 25 euro ordaindu beharko
dituzte.
Kontzertuez gain, Zarauzko «eskaintza erakargarriaz» gozatu nahi dutenek izango dute horretarako aukera. Izan ere, Zurekin elkarteko hainbat hotelek gaua udalerrian igarotzeko eskaintza bereziak prestatu dituzte. Horrekin batera, Zarauzko kanpinean lo egiteko aukera ere izango da, txartelen prezioari bost euro gehituta. Informazio zabalagoa eskuratu nahi dutenek www.udaberrifest.com webgunea bisita dezakete edota 943-83 09 90 telefono zenbakira deitu .

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide